Autorea eta bere obra: F. Nietzsche
Aztertu dugun testua F. Nietzscheren “Ecce homo” obratik ateratakoa da,zehazki esateko azkeneko kapitulu den “Zergatik naizen patu bat” atalekoa. Obra hau berebizi argiaren azken urteetan idatzi zuen eta aurretik idatzitako guztia errepasatu zuen modu harroago eta zorroztuagoan; hau da, obra autobiografikoa da.
Nietzschek, salbuespen indibiduo batek,bere mugagabeko barne indarraren eraginez, inguruko indar determinatzaileak gainditzea lortzen du, norbere buruari leial izateko nahimen sendoarekin. Hau da patuak izendatzen dion zeregina: mendeetanzehar gizakiaren existentzia erregulatu eta antolatu duten balioen errotiko zeharraldaketa. Etengabeko ezetz esatearen kontaketa da. Ezetz esate hau, ordea, bizitzari baietz esatea da. Horregatik berepentsamendua edonolako logika eta zientifikori erabat kontrajarria da. Irrazionalistatzat har daiteke, baina bitalista da.
Susmoaren filosofia egiten duenez, patuak eman dion zeregina betetzekobera bizi den errealitatean dauden sintomak aztertu eta analizatu egiten ditu, sustraietara ailegatu nahi du. Konturatzen da horretarako denboran atzera joan behar dela, Grezia Klasikora, hain zuzen.Grezia arkaikoan, Nietzscheren ustez, Apoloren garrantzia ez zen izan Sokratesen ondoren izan zuenaren berdina, berak munduaren batasun ordenatua eta arrazionala adierazten zuen. Bazen beste munduikuskera bat ere Grezia arkaikoan: Dionisiorena, bizitzaren alderdi ilunak, instintuzkoak eta biologikoak adierazten zituen. Sokrates eta Platonek, ordea, alderatu egin zuten Dionisio; eta Nietzscherentzathau zen benetako mundu ikuskera.
Hau dela eta mendebaldeko kulturaren dekadentzia Sokrates eta Platonekin hasi zen. Kristautasunak beraien ideiak bereganatzean gizadiari zabaldu zizkion ideiafaltsu horiek, arima gorputzari gailenduz mundu ulergarria sentigarriari gailendu zitzaion bezala. Hala ere, hauen krisia aro modernoan hasten da eta Nietzschek soluzioa “Jainkoaren heriotza” dela dio….